Irratiaren historia


IRRATIAREN HISTORIA

Irratia, telebistarekin batera, aurreko mendeko komunikabide masiboena izan da. Mundu osoan millio pertsonak orduak eman zituen irrati ondoan bertako eta nazioarteko berriak ezagutzeko edo musika-saioekin entretenitzeko.




Irratia 1901eko Abenduaren 12an jaio zen. Egun hartan Guillermo Marconik seinale bat Ozeano Atlantikoa gurutzatzea lortu zuen, Britainia Handitik Terranovara, Kanadan.






Munduko lehenbiziko irrati-transmisioa 1906ko Gabon Gauean egin zen eta saio horretan “Oh Holy Night” abestia eta Biblian agertutako pasarte batzuk errezitatu ziren. Harrezkero, irrati-difusio sistemak etengabe zabaltzen joan ziren eta 1920 hamarkadan entretenitzeko saioak ohikoenak izaten hasi ziren.




XX. mendean zehar irratia ziurgabetasuneko egoerak bizi izan da. Baina digitalizazioak aukera gehiago eman dizkio: zuzenean, aurrez grabatutako emanaldiak, podcast, streaming edo aplikazioak erabiliz saioak entzun ditzakegu.



 



IRRATIA EUSKAL-HERRIAN


1925eko Azaroaren 24an Sabino Ucelaya, donostiarra, igortzen hasi zen Igeldo menditik.


Araban 9 urte geroago, 1934an, Francisco Hernández Peña-ren eskutik. Hasieran saioak oso elementalak ziren, pubilizitatean oinarrituak baina geroago aste osoan zehar gai zehatzak lantzen ziren; hau da, astelehenak kirola, ehiza, arrantza eta zezeneko eguna ziren. Asteartean kultura programak, asteazkenean nekazaritzakoak eta ostegunean txikientzako saioak egiten ziren. Asteburuak musikaz beteta zeuden. Hilean bitan Principal Antzokian saio berezi bat egiten zen txikientzat.



IRRATIAREN EGUNA


Otsailaren 13an Irratiaren Munduko eguna ospatzen da, Nazioarteko Irratia ezarri zen egunean.



Irratia eztabaidatzeko demokratikoa eta komunikatzeko bide oso baliagarria da eta munduko pertsona ezberdinak elkartzeko aukera ematen digu.






Gure asmoa hauxe da, jende gehiagorengana heltzea; eskolan bertan bizi eta lantzen ditugun hainbat egoera zabaldu nahi dugu, eta eskolatik kanpo gure komunitatea ezagutzeko aukera ematea gure helburua da, hori bai, beti gure ikasleok protagonistak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina